Euskalduntzeko maila guztiak. Astean 8 orduko ikastaroak, astelehenetik osteguna arte, egunean 2 orduko saioa. Ordutegirik ohikoenak: goizeko 9,30etatik 11,30ak arte, arratsaldeko 5etatik 7ak arte, eta iluntzeko 8etatik 10ak arte. Dena dela, eskariaren araberako beste ordutegi batzuetan ere osa daitezke taldeak. Txandaka aritzeko aukera dago. Ikastaroaren iraupena 254 ordu.
Barañaingo Udalak euskara ikasteagatik diru-laguntzak ematen ditu.
Kurtso hasiera urriaren 7an izango da eta bukaera ekainaren 17an.
| Erritmoa | Ordutegia | Ordu kopurua |
Prezioa | Ordainketa |
|---|---|---|---|---|
| 2 ordu egunean. Astelehenetik ostegunera |
9:30-11:30 17:00-19:00 18:00-20:00 20:00-22:00 |
254 | 450€ |
Matrikula egitean 150€ Klaseak hasitakoan 200€ Otsailean 100€ |
MATRIKULA EGITEKO:
Ikus matrikulazioa. Inprimatu "Matrikula orria", bete eta euskaltegira eraman edo ondorengo helbidera bidali:
IKA Barañain
Haraneko etorbidea, 2 behea
31010 Barañain
Tel.: 948 188 325