ikabarañain-ren webgunea

berriak

atzera

IKASTARO BERRIAK

Ikabarañaingo atariaren argazkia.

EUSKARA ERRAZAGO EGITEN. Zerbait dakienari, gehiago ikastera,  dei egin nahi diogu, guztiok, egunerokoan, bizitzaren arlo orotan euskaraz egoki aritzeko gauza izan gaitezen. Bai eskoletan, bai euskaltegietan, euskara ikasi duen askok, ez erabiltzearen odorioz, euskara ahaztuxea du, erdi herdoildua, eta horiek ditugu gogoan, batez ere, matrikulatze kanpaina honetan. Ba baitakigu gehientsuenek berreskuratu nahi dutela ikasitakoa eta beren ohiko hizkuntzatzat hartu euskara. OTSAILEAN ERE IKASTARO BERRIAK ANTOLATZEN DIRA ETA IZENA EMATEKO EPEA OTSAILAREN 5A ARTEKOA DA.Ikasturtea ekainaren 17an bukatuko da eta maila guztiak ematen ditugu, EGA barne. Astean 8 orduko erritmoko taldeak dira ohikoenak, eta oso ordutegi zabala dugu, goizeko 7etatik gaueko 10ak arte. Euskalduntzeko eskola gehienak 8 orduko erritmokoak badira ere, bakar batzuk erritmo apalagokoak dira. Hala ere, azken hauek ez dira gure eskaintza zuzenak izaten didaktika aldetik eraginkortasun eskasekoak baitira. Tarteka ikastaro motzak ere egiten ditugu, euskalduntzea helburu ez dutenak, ikaslea euskaran janztea baizik (sakontze ikastaroak, kantak, ipuinak, hizkera bereziak...)

igo
IKA Barañain Haraneko etorbidea, 2 behea 31010 Barañain (Nafarroa) - Tel. 948 188 325
A | xhtml | CSS