IKAko Sahats euskaltegia
· Euskalduntzeko maila guztiak, hasieratik EGA prestatzeko ikastaroetaraino.
· Eskariaren araberako ordutegiak, goizeko 7etatik gaueko 10ak arte.
· Lanean txandaka ari direnek eskoletara goizean, arratsaldean edo iluntzean txandaka etortzeko aukera izaten dute, maila bereko taldeak martxa berean aritzen baitira.
. Autoikaskuntza: Boga programa ,CDrik gabe, hau da moodleren bitartez, erabiltzen ari gara. Metodo honek nor bere etxetik edo lantokitik aritzeko aukera ematen du. Programa informatikoaz gain, tutoretza zerbitzua ere izaten du ikasleak, eta mintza saioak ere bai.
Ikastaroei buruzko informzio zehatza nahi izanez gero, deitu telefono honetara
948 188 325 edo web orri honetan bertan aurkituko duzu ikastaroak atalean.
ETOR ZAITEZ eta IZENA EMAN!
gehiago irakurri
IKA zure aukera:
Inauteriak sarri iritsiko dira, mozorrotzeko asmoa badugu. Euskaltegian mozorroa prestatzeko eta mozorrotzeko aukera izango dugu. Mozorrotuta kalejiran ibiliko gara Barañaingo kaleetan barna.
NOIZ: martxoaren 17an, ostiralean.
ZER ORDUTAN: iluntzeko 7:30ak aldera.
NON: Haizea elkartean.
Abenduaren 16an Barañaingo elkarte batean, euskaltegiko irakasle eta ikasle guztiek afaldu genuen, ondoren musika izan zen eta festa egin genuen. Euskaltegian ikasitakoa praktikan jartzeko aukera ezin hobea izan genuen.