ikabarañain-ren webgunea

berriak

atzera

2008-2009 ikasturte berria

EUSKARAZ JANTZI Zerbait dakienari, gehiago ikastera, euskaran janztera, dei egin nahi diogu, guztiok, egunerokoan, bizitzaren arlo orotan euskaraz egoki aritzeko gauza izan gaitezen. Bai eskoletan, bai euskaltegietan, euskara ikasi duen askok, ez erabiltzearen odorioz, euskara ahaztuxea du, erdi herdoildua, eta horiek ditugu gogoan, batez ere, matrikulatze kanpaina honetan. Ba baitakigu gehientsuenek berreskuratu nahi dutela ikasitakoa eta beren ohiko hizkuntzatzat hartu euskara. Aurtengo matrikulazio kanpainako kartela eta leloa Gasteizko IKAko 3. urratseko Roberto Merino ikaslearena da. A ereduan euskara ikasten hasi eta gure euskaltegian bixi-bixi ikasten ari den ikaslea. Bigarren urtea da IKAk bere material eta karteletan erabiliko duen irudia hautatzeko lehiaketa antolatu duena, eta lehiaketa honetan, hain zuzen, Robertorena izan zen hautatua. 2008-09 ikasturterako matrikulatzeko epea irailaren 15ean hasiko da, eta eskolak, berriz, urriaren 6an. Ikasturtea ekainaren 18an bukatuko da eta maila guztiak ematen ditugu, EGA barne. Astean 8 orduko erritmoko taldeak dira ohikoenak, eta oso ordutegi zabala dugu, goizeko 7etatik gaueko 10ak arte. Euskalduntzeko eskola gehienak 8 orduko erritmokoak badira ere, bakar batzuk erritmo apalagokoak dira. Hala ere, azken hauek ez dira gure eskaintza zuzenak izaten didaktika aldetik eraginkortasun eskasekoak baitira. Tarteka ikastaro motzak ere egiten ditugu, euskalduntzea helburu ez dutenak, ikaslea euskaran janztea baizik (sakontze ikastaroak, kantak, ipuinak, hizkera bereziak...)

igo
IKA Barañain Haraneko etorbidea, 2 behea 31010 Barañain (Nafarroa) - Tel. 948 188 325
A | xhtml | CSS