ikabarañain-ren webgunea

Bai euskarari

Bai euskarari! AkordioaBarañaingo euskaltegiak orain bost urte pasatxo abian jarri zuen egitasmoa da hau, herrian euskararen erabilpena handitzea helburu duena. Udalak oso-osorik finantzatzen du egitasmo hau eta euskaltegiak kudeatzen du. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak 2001ean prestatu zuen metodologia erabiltzen da: euskararen egoeraren diagnosia egiten dute alor bakoitzean arlo horretako entitateek, alor horretako plan estrategikoa diseinatu eta entitate bakoitzak, askatasun osoz, zer neurri eta zer epetan aurrera eramango dituen erabakitzen du. Horretarako proiektuko teknikariaren laguntza izaten dute. Udalaren Euskara Teknikaria eta euskaltegiak jarritako gestorea ere aritzen dira proiektu honetan, eta baita Kontseiluko teknikari bat ere.

Oraingoz, sei alor ari gara lantzen: merkataritza, ostalaritza, zerbitzu orokorrak , hezkuntza, alderdi politikoak eta administrazioa. Aurten herriko talde soziokulturalen alorra hasiko gara lantzen. Urtean behin Berripapera izeneko buletina argitaratzen da eta Jarraipen Batzordea biltzen da. Batzorde horretan proiektuan parte hartzen ari diren zenbait entitate, Udalaren ordezkariek, eta euskararen aldeko herri ekimenaren ordezkariek hartzen dute parte.

65 dira parte hartzen ari diren entitateak, 500dik gora hartu eta betetzen ari diren konpromisoak, 300 baino gehiago teknikariak entitateekin egindako banan-banako bilerak, 200dik gora eginiko doako itzulpenak, 14 Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu dutenak, 8 karrikako kartel nagusia euskaratu dutenak, 12 lagun euskalduntzen hasi direnak... Aurreneko urtean 36.000€ bideratu zituen Barañaingo Udalak egitasmo honetara eta ondorengoetan 18.000€ urtean

igo
IKA Barañain Haraneko etorbidea, 2 behea 31010 Barañain (Nafarroa) - Tel. 948 188 325
A | xhtml | CSS